•Aniztasuna: Perfil ezberdinetako haurrek parte hartzeko aukera izan dezaten eta giza integrazioa bideratzeko. •Motibagarritasuna: Haurren interesa abiapuntutzat hartuko da motibazioa sustatzeko. Eskaintza berritzailea eta oso erakargarria izango da batzuetan eta egunerokotasunarekin plazerra suspertuko da beste batzuetan. •Sormena: Pasibotasuna alde batera utziz, haurrek beren gaitasun pertsonalak deskrubitzeko. •Autonomia: Haurren autonomia errespetatu eta sustatzea. Jarduera guztietan kritikotasuna bultzatuko da, egiten denaren gainean gogoeta ahalbideratuz. Gazteak arduratsuak eta protagonistak izatea lortu nahi da. •Baloreak: Elkarbizitza, errespetua, solidaritatea, ardura... Balore positiboak sustatzea. •Malgutasuna: Kontenplazio hutsa errespetatuz. •Harreman sozialak: Lan-taldeak antolatuz. •Modelajea: Erreferentzia eredu positiboak emanez, haurrak identifika daitezen. •Euskararen erabilera: Kulturaz eta hizkuntzaz euskalduna den giroa eskaintzea. •Genero ikuspegia: Jarrera, hizkera eta jokamolde sexistak baztertzea. •Herrigintzaren suspertzea: Herria hobeto ezagutu eta bertan integratzeko, herriko kultura eta ohiturak transmititzea.
Mostrando entradas con la etiqueta Helburuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Helburuak. Mostrar todas las entradas
domingo, 6 de noviembre de 2011
AISIALDIAREN HELBURUAK
Aisialdi guztien helburuak antzekoak izaten dira. Hona hemen batez ere nagusitzen diren helburuak:
Iturria:http://www.eskoriatza.net/udala/araudiak/arautegiak/aisialdi-zerbitzuaren-erregelamendua?language_sync=1
Suscribirse a:
Entradas (Atom)