domingo, 15 de diciembre de 2013

EHUMOOC IKASTAROARI AGURRA


Eskerrik asko nire sarrerak irakurri dituzuenoi, espero zuen ikaskuntzarako balio izana.
 
MOOC bat erabiltzen dudan lehenengo aldia den arren esperientzia polita izanda, izan ere, nire etorkizunerako baliogarria izango zaizkidan ezagutzak barneratu ditudalako.
 
Espero dut laster beste MOOC bat egitea, uste dudalako plataforma hauek ikasteko erabiltzen duten metodologia oso erabilgarria dela.
 
 

6.ASTEKO 1.JARDUERA (MOOC-en hausnarketa)


Kaixo!!!
Azkeneko aste honetan egokitu zaidan jarduera MOOC-ei buruzko hausnarketa bat egitea izan da.
  • Nola ikasten da MOOC-etan?
Bosgarren asteko lehendabiziko ariketan azaldu nuen bezala MOOC-ak Massive Online Open Course-ak dira. Esan daiteke, MOOC batek izan beharreko ezaugarriak lau horiek direla (Masiboa, Online, Irekia eta Kurtsoa). 2008an sortu zen fenomeno honek hezkuntza munduan ikasteko era berri bat bultzatu zuen.
MOOC-ak dituen ezaugarriak direla eta munduko edozein pertsonak edonon eta edonoiz ikasi dezake, soilik Interneterako konexioa behar da. Horrela, norberari interesatzen zaion edukiaren inguruko materialak ikusi (bideoak), entzun (podcastak) edo irakur (testuak) daitezke inolako arazorik gabe. Material hauek edukia ulertzen laguntzen dute.
Partaideei dagokionez, denek ez dute zertan material guztiak erabili behar, bakoitza bere ikasketaren jabe denez interesatzen zaiona bakarrik erabiltzeko eskubidea dauka.  
Horrez gain, MOOC-ak ikasketa esanguratsua bultzatzeaz gain ikaskuntza prozesua ikasleetara egokitzen duenez, ikaslea berak ikasteko duen erritmoa kontuan hartuz bere buruari lana egiterako orduan behar dituen pautak jartzen dizkio, ikasteko erritmoa norberak ipiniz. Beraz, ikasle bakoitzaren erritmo ezberdinak errespetatu egiten dira.
MOOC-aren ezaugarririk garrantzitsuena konektibismoa dela esango nuke, hain zuzen, beste partaideengandik ikastea. Esan daiteke ikasleen parte hartzea funtsezkoa eta beharrezkoa dela kurtsoa aurrera eramateko, honen filosofia bata bestearengandik ikastea delako. Hori dela eta, bakoitzak eginiko e-aktibitateak gainontzekoekin partekatzea komeni da sare sozialen edo foroen bidez.
Ondorioz, gainontzekoen lanak ikusiz norberarena hobetzeaz gain ideia berriak ezagutzeko, zalantzak edo arazoak plazaratzeko eta laguntza emateko aukera paregabea eskaintzen du (irakaslearen parte hartzea egon gabe). Kideengandik ikasterakoan pentsatzen dut norberarentzako erakargarriagoa eta esanguratsuagoa izan daitekeela.
Azkenik, irakasleari dagokionez bere rola dinamizatzailearena da, hau da, bigarren plano batean mantentzea. Bere helburua jakintzaren oinarria plazaratzea eta ikasleei ahalik eta neurri txikienean laguntzea da, ikasleei askatasun osoa utziz era autonomo batean beraien ezagutzak eraikitzeko.
  • Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko?
MOOC bat arrakastatsua izateko, lehenik eta behin lau ezaugarriak ondo bete behar ditu: Masiboa, Online, Irekia eta Kurtsoa. Kurtso honetan interesa duen edozein pertsonek parte har dezake.
Lau ezaugarri horiez gain, ene iritziz honako puntuak ere bete beharko lituzke:
-Bideo eta podcast laburrak. Horrela partaideen arreta handiagoa da, izan ere, luzeak izaterakoan aria galtzeaz gain aspertzea eragin dezake. Gainera, pentsatzen dut informazioa era bisualago batean hobeto ulertzen dela testu batean baino.
-Sare sozialen eta foroen presentzia. Partaideek nahi duten guztia gainontzeko kideei plazaratzeko (ideiak, zalantzak…) eta besteengandik ikasteko aukera paregabea eskaintzen dutelako.
-Erabilitako materiala doakoa izatea. Horrela edozeinek eskura dezake, baita diru arazoak dituenak ere. Modu berean, materialak edonon eta edonoiz erabiltzeko aukera izatea garrantzitsua da, erabiltzailea ez duelako mugatzen eta norberaren ikasketa antolatzeko erraztasuna eskaintzen duelako.
-Kurtsoak plangintza erakargarri bat izatea. Horrela ikasleak gehiago motibatuko dira eta bertan gogotsu hartuko dute parte. Halaber, bakoitzaren erritmoa errespetatzea nahitaezkoa da.
  • Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?
Goiko paragrafoetan esan dudanaz gain galdera honen inguruan hau gehituko nuke:
Sare sozialek eta foroek erabiltzaileen artean etengabeko komunikazioa egoteko garrantzia handia dute, honek partaideen ezagutzak, zalantzak nahiz iritziak gainontzekoei adierazteko aukera ematen dutelako. Horrela, denengandik ikasterakoan norberak bere ikaskuntza eraiki dezake.
Modu honetan norberak duen interes berdina duten jendearekin hitz egiteko aukera ematen dute, esaterako Twitter-ean “#hasthag” erabiliz.
 
 
Horrez gain, MOOC-en inguruko hausnarketa EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra
 

viernes, 13 de diciembre de 2013

5.ASTEKO 2.JARDUERA (Nire PLE-a)

Kaixo!!

Bosgarren asteko bigarren jarduera egiteko, hain zuzen, nire PLE-a (Personal Learning Environment) eraikitzeko Mindomo programa erabili dut.



Agian irudi honen bidez edo linkean sarturik hobeto ikusi dezakezue eskema:

http://www.mindomo.com/mindmap/nire-ple-a-8e914fa0343c450981e373a4979fa96f



Horrez gain, jarraian nire PLE-aren inguruko HAUSNARKETA txiki bat irakur dezakezue:

Nire PLE-a zazpi adarrez osaturik dagoela ikus daiteke. Adar bakoitzean nire egunerokotasunean erabiltzen ditudan herramintak azaltzen dira. Niretzat adar guztiak beharrezkoak izateaz gain elkarren artean lotura handia dute.
Bertan azaltzen diren tresnak azkartasunagatik eta erraztasunagatik erabiltzen ditut. Halaber, trena bakoitza funtzio ezberdin baterako erabiltzen dut:
- Informazioa bilatzeko Google, Wikipedia eta Youtube tresnetara jotzen dut. Nire egunerokotasunean eta ikaskuntza prozesuan zehar oso presentzia handia dute, bertara zarritan jotzen dudalako. Era berean, esan dezaket internet erabiltzen hasi nintzen unetik erabiltzen ditudala eta etorkizun batean ere erabiltzen jarraituko ditudala. 
 
- Informazioa kudeatzeko eta gordetzeko hodeian dagoen Dropbox herraminta erabiltzen dut, izan ere, edozein motatako informazioa sarean dohainik gordetzeko aukera ematen dit, nire ordenagailua espaziorik okupatu gabe. Modu berean, edonondik eta edonoiz jo dezaket bertara behar dudana ikusteko, partekatzeko edo deskargatzeko. Tresna hau Unibertsitatean hasi naiz erabiltzen eta oso praktikoa dela iruditzen zait.
 
-Informazioa sortzeko honako hauek erabiltzen ditut: aurkezpenetarako (Prezi, Glogster, Slideshare), bideotarako (Youtube), eskemetarako (Mindomo, CmapTools), audioetarako (Soundcloud, Ivoox) eta irudietarako (Flickr). Horietako tresna batzuk EHUMOOC ikastaroa hasi aurretik erabiltzen nituen arren gehienak oraintxe hasi naiz ezagutzen eta nire PLE-a eraikitzeko garrantzitsuak direla uste dut. Modu honetan sortu nahi dudan informazioaren arabera tresna ezberdinetara jotzeko aukera izatea garrantzitsua dela uste dut.
 
-Komunikatzeko sare sozialak (Twitter, Facebook, Tuenti), Gmail, Skype, Blogger eta Youtube erabiltzen ditut. Ene iritziz, norberak sorturiko informazioa gainontzeko erabiltzeei plazaratzea garrantzitsua da, izan ere, denen artean gehiago ikas dezakegulako.
 
-Ikaskuntza birtualeko plataformei dagokionez soilik Moodle eta EHUMOOC erabiltzen ditut. Batetik, Moodle Batxilergoan nengoenetik erabiltzen dut, esan dezaket oso presentzia handia duela nire egunerokotasunean; lanak igotzeko, informazioa irakurtzeko, foroen bidez zalantzak plazaratzeko edo apunteak deskargatzeko baliagarria delako. Bestetik, EHUMOOC aurten erabiltzen hasi naiz; kurtsoa aurrera eramateko behar dudan informazioa plataforma berak eskaintzea oso praktikoa dela iruditzen zait.
 
-Goian aipaturiko herramientez gain nire eguneroko bizitzan ditudan beharrak asetzeko honako hauek ere presentzia handia dute: WhatsApp (komunikatzeko), El Diario Vasco (albisteak irakurtzeko), Photoshop (irudiak manipulatzeko) eta Youtube eta Spotify (musika entzuteko).
 
-Nire PLE-an azaltzen diren herraminta guztiak erabili ahal izateko dispositibo ezberdinak erabiltzen ditut: eramangarriak (PC) eta mugiezinak (Portatila, musika erreproduktorea eta Smartphone)   
 
Amaitzeko, adierazi nahi dut aipaturiko tresna guztiak nire ikaskuntzarako beharrezkoak direla. Horietako batzuk lagunen bidez ezagutu ditut eta gainontzekoak Unibertsitatean nengoenetik, batez ere EHUMOOC ikastaroa egiten nengoenetik. Hori dela eta, urteak aurrera joan ahala nire PLE-a handitzen joango dela uste dut.
 
Horrez gain, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikus dezakezue: @EHUMOOC
Ikusi eta komentatu!

miércoles, 11 de diciembre de 2013

5.ASTEKO 1.JARDUERA (MOOC eta pedagogiaren azterketa)


Kaixo!!!

Hemen uzten dizuet 5.asteko lehenengo jarduera, hain zuzen, MOOC eta pedagogiaren inguruko hausnarketa. Horretarako Glogster orrialdea erabili dut. Ea gustatzen zaizuen!!







Gainera, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

miércoles, 4 de diciembre de 2013

4.ASTEKO 2.JARDUERA (PLEa zertarako?)

KAIXO BERRIRO ERE!!!
 
Argi dago, bakoitzak norberaren ikasketarako behar dituen eta egokiak diren tresnak hautatzen dituela. Nire kasuan, web-ean dauden tresna guztietatik batez ere nire PLE-a (ikasteko erabiltzen ditudan tresnak) jarraian azalduko ditudan tresnek osatzen dute:
Dohainik erabili daitekeen tresna bat da, nahiz eta mundu mailara ez den irekia. Hain zuzen, hodeian artxiboak gordetzeko zerbitzu multiplataforma da. Bertan erabiltzaileei informazioa karpetetan gordetzeko, konpartitzeko, sinkronizatzeko eta erabiltzeko aukera ematen die, hau da, Dropbox-a software bat da ordenagailu guztiak karpeta soil baten bidez elkarlotzen dituena. Guztia sarean gordetzen denez ordenagailuetan ez du inolako espaziorik okupatzen, ez da pen drive-k erabili behar eta artxiboak edozein lekutatik eta edonoiz zabal daitezke edozein dispositibo teknologiko erabiliz (Smartphon, iPhone…).
Ene ustez, tresna honen abantailarik hoberena kide bakoitzak eginiko lana eta aurkituriko informazioa partekatzerakoan eta ikusterakoan elkarrengandik ikasi daitekeela, beti ere, dokumentua gainontzekoekin partekatzen bada. Era berean, asko gustatzen zait erabiltzaileak nahi badu bere pribatutasuna mantendu dezakeela.  
 2-MOODLE     http://www.youtube.com/watch?v=pvbaCAReO9E
Plataforma birtual edo online hezigarri hau Martin Dougiamas australiarrak sortu zuen, hezkuntza arloan aukera asko eskaintzen ditu. Gainera, plataforma librea da, hau da, softwar librea dauka, ez da lizentziarik ordaindu behar erabili ahal izateko. Hala ere, plataformara sartzeko izena eta pasahitza behar da. Beraz, plataforma birtual honen bitartez egiten diren ikasketei E-learning deitzen zaio, hau da, erabiltzaileek hezitzaileek sorturiko ikastaro online-tan parte hartzen dute ikasketa birtuala eginez.
Plataforma hau Unibertsitateez gain Bigarren Hezkuntzan eta Batxilerrean ere erabiltzen dute: irakasleak igotako apunteak irakurtzeko, foroetan eztabaidak sortzeko, lanak igotzeko eta abar. Ene iritziz, oso tresna baliagarria da norberaren ikasketarako eta modu berean plataforma barnetik ondo egituratuta dagoelako. 
 3-GMAIL
Gmail Googlek eskaintzen duen posta elektroniko zerbitzua da. Erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar doakoa da, nahiz eta erregistratu egin behar zaren. Mezuak gordetzeko kapazitate handia eskaintzeaz gain norberaren kontaktuekin hitz egiteko chat-a erabil dezakezu. Modu berean, honako erraztasunak eskaintzen dizu: mezuak taldetan bildu, kontaktuen taldetxoak egin, chat-eko historiala gordetzea, mezu zaharrak aurkitzeko bilatzailea, mezu garrantzitsuenak markatzea, etiketak jartzea…
Nire ustez, tresna hau oso erabilgarria da edozein adinetako pertsonentzako. Halaber, ez diot inolako desabantailarik aurkitzen, ene ustez guztiak abantailak dira:
-     Etiketen bidez nire mezuak antolatzea ondo etortzen zait, izan ere, egunean zehar mezu ugari jasotzen ditut.
-     Gmail kontua izaterakoan Google-ko beste zerbitzuetarako balio izateaz gain YouTube-rako edo Blogger-erako ere balio dit. Horrela ez daukat zertan kontu ugari eduki beharrik.
 
 4-YOUTUBE
YouTube 2005ean Pay Pal-eko hiru langilek sortu zuten. Doako tresna bat da non erabiltzaileek edozein gairen inguruko bideoak online ikusteko, igotzeko eta gainontzekoekin konpartitzeko aukera duten. Bestalde, orrialde honetan izena eta pasahitza soilik bideoak igotzeko behar da eta gainera bideo pertsonalak igotzea oso erraza da. 
Bideoen gaiei dagokionez, edozein motatakoak aurki daitezke: entretenimendukoak, hezigarriak, adituen erreportajeak, telesailak, tutoretzak…
Ene iritziz, esango nuke nire PLE-rako oso garrantzitsua den tresna dela, zerbait ez dakidanean berehala bertara jotzen dudalako. Modu berean, pentsatzen dut informazioa era bisualagoan egoterakoan arreta eta interes gehiago ipintzeaz gain irudiek azalduriko edukia errazago ulertzen laguntzen duela. 

 
Aurkezpenak modu dinamiko eta erakargarri batean egiteko aplikazio multimedia bat da, Microsoft Office PowerPoint-en antzekoa. Gainera, tresna honek informazioa eskema eran antolatzeko aukera ematen du.
Horrez gain, Prezi dohain erabil daiteke soilik norberaren erabiltzailea eta pasahitza jarriz, beti ere internetera konektatuta egonda. Hala ere, tresnaren hainbat modalitate ordaindu egin behar dira, esaterako: nahi dituzun online lanak babesteko nahiz ezkutatzeko; materiala gordetzeko kapazitate gehiago izateko…
Ene ustez, Prezi-ren abantailarik hoberena entzuleen arreta erraz bereganatu daitekeela da, hain zuzen, aurkezpenak mugikortasun handia dutenez beraien interesa errazago erakartzen da. Aitortu beharra daukat orain dela gutxi arte beti PowerPointa erabiltzen nuela, baina gutxinaka Prezi erabiltzen hasi naiz.
 

6-WIKIPEDIA          http://www.youtube.com/watch?v=IfhVI0L8vuk
Wikipedia sarean aurkitu dezakegun entziklopedia librea da. Erabili ahal izateko ez da ezer ordaindu behar, doakoa da. Bertan edozein gairen inguruko informazioa aurkitzeaz gain informazio bera hizkuntza ugaritan irakurtzeko aukera dago. Horrez gain, edozein erabiltzailek sorturiko edo moldaturiko informazioa igo daiteke, honek elkarrengandik ikasteko aukera bultzatzeaz gain erabiltzaileek sortzen duten entziklopedia da.
Niretzat ezezaguna den gai baten inguruko informazioa aurkitu nahi dudanean lehendabizi iturri honetara jotzen dut, ideia orokor bat egiteko. Hala ere esan dezaket, batzuetan bertan aurkitzen den informazioa ez dela oso fidagarria, izan ere, edozeinek edozer igo dezakeenez inolako kontrolik gabe batzuetan idatzitakoa ez da egia izaten. Beraz, nire gomendioa da Wikipedia modu kritiko batez eta soilik gai baten inguruko ideia nagusiak zeintzuk diren ulertzeko erabiltzea.   
 
Goian aipaturiko tresna guztiak nire ikasketetan gehien erabiltzen ditudanak dira. Beste aldetik, gutxien erabiltzen ditudanak sare sozialak direla esango nuke, hain zuzen: Facebook edo Twitter, hauek nire entretenimendu pertsonalerako soilik erabiltzen ditut.
Jarduera honen bitartez gainontzeko ikaskideen PLE-ak nolakoa diren ikusteko aukera izango dut eta agian ondoren nirea moldatu dezaket. Horrez gain, adierazi nahi dut ikastaro honetan erabiltzen ari garen tresna berriak (Mindomo, Ivox…) agian aurrerago nire PLE-aren barnean egongo direla.
 
EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

GERO ARTE!!

 

4.ASTEKO 1.JARDUERA (PLE ezberdinak aztertzen)

KAIXO GUZTIOI!!

Hasteko PLE-a zer den definitzea gustatuko litzaidake. Hain zuzen, PLE siglek “Entornos Personales de Aprendizaje” edo “Personal Learning Enviroments” adierazi nahi dute, hau da, sistema bat da non ikasleek beraien ikasketen kontrola eta gestioa hartzen laguntzen dien.

Gaur egun, PLE-ak garrantzi handia du mundu akademikoan nahiz profesionalean. Horrez gain, era askotara definitu izan da, bai ikuspegi teknologikotik eta baita ikuspegi pedagogikotik.

Jordi Adell eta Linda Castañeda-ren ustetan PLE-a honako hau da: “Una idea pedagógica, como una práctica de las personas para aprender valiéndose de la tecnología. Es decir, el PLE lo conforma el entramado que cada persona crea en la red “materializado” en las herramientas que utiliza para crear su propio ecosistema de aprendizaje.”

 
Jarraian, http://edtechpost.wikispaces.com/PLE+Diagrams#wenmouth web gunean pertsona ezberdinek eraikitako PLE-ak ikusi ostean honakoak aukeratu ditut:

1.PLE-a: David Álvarez, My mobile PLE with Android
Aukeraturiko lehenengo PLE-a David Álvarez-ena da, eskema hau Smartphone mugikorrean oinarritzen da, ordenagailuak ia ez du presentziarik. Eskema hau hautatu dut, izan ere, gaur egun norberaren ikasketarako mugikorrek garrantzi handi hartzen ari direla islatzen duelako, nahiz eta oraindik jende ugarik mugikorren erabilerak nolako abantailak ekar ditzaketen ez jakin.  

Esan daiteke Daviden PLE-a Mobile-learning metodologian oinarritzen dela. M-learning-ak erabiltzaileari edonon eta edonoiz ikasteko aukera ematen dio; ikasketa eta ikaskuntza hori mugikorren bitartez egiten da (bigarren astean ikasi genuen bezala). Beraz, erabilpen malgua eta mugikortasun askea eskaintzen du ikasterako orduan, soilik sarerako konexioa behar da eta horrela nahi dugun guztia momentuan izan dezakegu.
M-learning bidezko ikasketa ikasleentzako eraginkorragoa izan daitekeen arren oraindik eskoletan Smartphonek ez dute inolako presentziarik. Esan daiteke hezkuntza gizartea baino pausu bat atzerago doala.

Hortaz gain, PLE batek izan beharreko aspektuak azaltzen dira: informazioa bilatzea (Google Reader eta Everpaper); berria sortzea edo eraldatzea (Dropbox, Ever Note eta Thinking Space); eta komunikatzea (Twitter eta Mustard).
Amaitzeko, esan beharra daukat, nire ustez PLE honetan mugikor baten bidez ikasteko erabili daitezkeen tresna batzuk falta direla, adibidez: YouTube, Skype edo Hangout.

 


2.PLE-a: Chris Sessums "Weblog Brainstorming" diagram
Chris Sessums-en PLE-a oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, gaiaren inguruan irakurritako dokumentuen ostean, pentsatzen dut PLE bat eraikitzerako orduan izan behar diren faktore edo aldagaiak kontuan hartzen dituela, hau da: edukia edo informazioa biltzea (testuak, irudiak, bideoak…), berria sortzea edo bildutakoa eraldatzea, komunikatzea eta kolaboratzea:

-Edukia edo informazioa biltzerako orduan (artikuluak, irudiak…) sarean aurkitzen dugun guztia ondo aztertu behar da jakiteko ea balio duen norberak erabili nahi duenerako. Gainera, garrantzitsua da aurkitutako guztia ulertzea eta ea azaltzen duena egia den frogatzea, bestela ez du ezertarako balio. 
-Edukia  sortzea edo eraldatzea. Bakoitzari interesatzen zaion informazioa aurkitu ostean bilaturikoa norberaren interesetara eta ezaugarrietara moldatzen da edo bestela berri bat sortzen da aurkituriko informazioaren ideiak kontuan izanda. Horrez gain, informazio berria sortzerakoan norberak dituen gaitasunak martxan jartzen dira, horietako bat erreminta digitalen erabilera da.

-Azkenik, eginiko lana sarean konpartitu eta komunikatu behar da gainontzekoek ikus eta erabil dezaten. Izan ere, ideia nagusiena sarean aurkitzen diren erabiltzaile guztiengandik ikastea da, beraz norberak eginikoa denekin konpartitzea funtsezkoa da kate hau ez eteteko.

-Horrez gain, garrantzitsua da erabiltzaile kolaboratzailea izatea. Hau da, jendeak dituen zalantzak argitzea, lan bat hobetzeko iradokizunak adieraztea edo norberaren ideiak konpartitzea beharrezkoa da, hau da, feedback bat egon behar da.

Azkenik, esan beharra daukat, irudia osoagoa izateko alderdi bakoitzean zer egin daiteken azaltzeaz gain atal bakoitza zein tresnarekin egin daitekeen jartzea komeniko litzatekeela.

 


 
3.PLE-a: Francesc Redondo - My PLE

Hautatu dudan azkeneko PLE-a Francesc Redondo-rena da. Hiruretatik gehien gustatu zaidana da, izan ere, uste dut osatuena dela.
Eskema honetan erabiltzailea erdigunean kokatzen da. Inguruan PLE batean beharrezkoak diren alderdiak edo atalak azaltzen direlarik: informazioa edo edukia bilatzea; bildutakoa kudeatzea; informazio berria sortzea edo moldatzea; komunikatzea. Atal hauen nondik norakoak bigarren PLE-an azaldu ditut.

Francesc Redondo-k atal bakoitza aurrera eraman ahal izateko behar diren tresnak aipatzeaz gain azpiatalak ere proposatzen ditu, esate baterako:

-Informazioa edo edukia bilatzeko: Google, Wikipedia…
-Bildutakoa kudeatzeko: Google Docs, Gmail…

-Informazio berria sortzea edo moldatzea: Prezi, Slideshare…
-Komunikatzea: Skype, Chat Google…

Are gehiago, aipatu nahi dut PLE baten aldagai nagusiena komunikatzea dela, hau da, norberak sorturikoa gainontzekoei erakustea beraien beharrizanetarako erabili ahal izateko. Ondorioz, nire iritziz atal honetan sare sozialen presentzia egotea ezinbestekoa da, gaur egun gizartean garrantzia handia baitute.

Bukatzeko, esan beharra daukat PLE honetan azaltzen diren tresna guztiak garrantzitsuak direla ikasleek sarean beraien ikasketa kontrolatzeko eta gestionatzeko.
 


Halaber, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

Agur!!

miércoles, 27 de noviembre de 2013

3.ASTEA (Creative Commons Lizentzia)

KAIXO!!

Hirugarren asteko jardueran nire blogari honako Creative Commons lizentzia jarri diot


Lizentzia honek honako ezaugarriak ditu:

-Reconocimiento: en cualquier explotación de la obra autorizada por la licencia hará falta reconocer la autoría.

-No Comercial: la explotación de la obra queda limitada a usos no comerciales.

-Sin obras derivadas: la autorización para explotar la obra no incluye la transformación para crear una obra derivada.


Halaber, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

Ondo segi