domingo, 13 de noviembre de 2011

DENBORA LIBREARI BURUZKO GALDETEGIA

Interneten, Badajoz-eko 30 ikasleri (15-16 urte) denbora libreari buruz eginiko galdetegi bat aurkitu dut eta emaitzak interesgarriak iruditu zaizkidanez euskarara itzuli eta blogean jartzea erabaki dut.

Zenbat denbora libre izaten duzue astean zehar?
Grafikoan ikus daitekeen bezala, galdetegia erantzun duten ikasleen %49ak hiru ordu baino gutxiagoko denbora librea izaten dute eta %48ak hiru eta sei ordu bitartekoa. Gutxi batzuk erantzun dute ez dutela denbora librerik, zehazki %3ak.


Zuen denbora librean zer egiten duzue?
Grafikoan ikus daitekeen bezala erantzun ezberdinak egon dira. Gehienek beraien denbora librea lagunekin egoteko, ikasteko edo telebista ikusteko erabiltzen dutela erantzun dute. Ordea, gutxi batzuk kirola, lana, irakurtzeko edo ordenagailuan ibiltzeko erantzun dute.


Zenbat denbora libre izaten duzue astebukaeran?
Ikasle gehienek, hain zuzen ere, %62ak lau eta zortzi ordu bitarteko denbora librea izaten dute astebukaeran. Aldiz, %28ak zortzi ordu baino gehiago edukitzen dute eta gutxi batzuk lau ordu baino gutxiago, %10ak.


Zuen gurasoak ados al daude zuek aukeratutako ekintzekin?
Galdetegia erantzun duten ikasleen guraso gehienak, %47a, guztiz ados daude beraien seme-alabek egiten dituzten ekintzekin eta %27a ados daude. Aldiz, %23a ez daude oso ados ekintzen aukeraketekin eta %3a kontra daude.


Zuen ekintzak ikasteko denbora kentzen dizue?
Inkestatuen %76ak uste dute burutzen dituzten ekintzek ez dietela ia denborarik kentzen ikasteko. Ordea, %24ak pentsatzen dute denbora dezente kentzen dietela.




Iturria: http://perceianadigital.com/index.php/noticias/705-encuesta-ocio-y-tiempo-libre

No hay comentarios:

Publicar un comentario