domingo, 11 de diciembre de 2011

ARMIARMA SAREA

Gaur azalduko dudan jolas hau edozein unetan erabil daiteke norberaren autoestima igotzeko, esate baterako nik asteburu honetan nire aisialdi taldearekin egin dut. Hala eta guztiz ere, jolasa burutzeko beharrezkoa da partaideak elkar ezagutzea eta gutxienez zazpi urte baino gehiago izatea.

ADINA: zazpi urtetik aurrera

KOPURUA: komenigarria da bi pertsona baino gehiago izatea

MATERIALA: arkatza, orriak, kaxa bat eta harizko bola bat

ESPAZIOA: edozein


JOLASAREN AZALPENA:

Ume guztiek borobil bat egin eta jesarri egingo dira. Ondoren, paper batean beraien izena idatziko dute eta borobil erdian egongo den kaxan sartuko dute.

Aurreko paragrafoan aipatutako guztia burutu eta gero begiraleak papertxoak kutxa barruan nahasi eta partaide bakoitzari bat emango dio, beti ere norberari berea eman gabe. Ondoren, egokitu zaien papertxoaren atzean tokatu zaien pertsonari buruzko bi adjektibo on edo positibo idatzi beharko dituzte.

Partaide guztiek ekintza amaitu ostean, begiraleak zozketa baten bitartez jolasa nork hasiko duen erabakiko du.

Jokoa hasten duen pertsonak hariaren hertzetik heldu eta tokatu zaion pertsonaren izena eta bere adjektibo positiboak zeintzuk diren esan ondoren hari bola berari pasatuko dio. Jolasak modu horretan jarraituko du pertsona guztien izenak atera arte.

Azkenik, borobilaren erdian armiarma sare bat geratuko da eta pertsona bakoitzak hasieran bere izena idatzi duen orritxoa berreskuratuko du, baina oraingoan berari buruzko adjektiboekin.




Hurrengoko liburu honetan jolas gehiago aurkitu dezakezue:

No hay comentarios:

Publicar un comentario