domingo, 4 de diciembre de 2011

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Gaurko sarrera honetan Eureka! Zientzia Museora txango bat egitea proposatzen dizuet. Izan ere, zientziak adinik ez izateaz gain museo honetan zientzia modu dibertigarrian ezagutzeko aukera daukazue.

Museoa, adin guztietara egokituta dago. Esate baterako, gazteentzako nahiz haurrentzako tailer ezberdinak daude. Gainera, ekintza horiek burutzeko lau hizkuntza dituzu aukeratzeko: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesera. Horrez gain, tailer gehiek 50minutu irauten dute eta begirale baten laguntzaz egiten dira.


URAREN ZIKLOA


HELBURUAK:
1. Uraren propietateak eta hiru egoera fisikoekin duen erlazioa ezagutzea.
2. Egoera konplikatuetan parte hartzeko eta horiek ebazteko motibatzea, ingurumenaren aldeko jarduera egokietatik abiatuta.
3. Ikasleak ura gehiegi kontsumitzeari eta uraren poluzioari buruz sentsibilizatzea.
4. Taldeko jardueretan parte hartzea, portaera arduratsua, kooperatiboa, solidarioa eta eraikitzailea izanik.

EDUKIAK1AK:


1. Uraren propietate batzuk identifikatzea, esperimentu errazen bidez.
2. Uraren zikloa. Uraren egoera fisikoei behatzea eta haiek egiaztatzea.
3. Ura balioestea, ondasun urri gisa, eta modu arrazionalean erabiltzea.

LABURPENA:


Tailer honetan esperimentu errazak egingo ditugu uraren propietate fisiko-kimikoak identifikatzeko. Uraren zikloa osatzen duten prozesuak ikusiko ditugu, baita bizitzarako duten garrantzia ere, eta, horrez gain, uraren erabilerarekin, kontsumoarekin eta poluzioarekin erlazionatutako ingurumen-arazoak aztertuko ditugu


Hurrengoko helbide honetan, Eureka! Zientzia Museoak 2011/12 ikasturterako prestatu dituen tailer gehiago ikus daitezke:

http://www.eurekamuseoa.es/images/stories/AreaEducativa/Oferta_2011_12_eusk.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario