miércoles, 4 de diciembre de 2013

4.ASTEKO 1.JARDUERA (PLE ezberdinak aztertzen)

KAIXO GUZTIOI!!

Hasteko PLE-a zer den definitzea gustatuko litzaidake. Hain zuzen, PLE siglek “Entornos Personales de Aprendizaje” edo “Personal Learning Enviroments” adierazi nahi dute, hau da, sistema bat da non ikasleek beraien ikasketen kontrola eta gestioa hartzen laguntzen dien.

Gaur egun, PLE-ak garrantzi handia du mundu akademikoan nahiz profesionalean. Horrez gain, era askotara definitu izan da, bai ikuspegi teknologikotik eta baita ikuspegi pedagogikotik.

Jordi Adell eta Linda Castañeda-ren ustetan PLE-a honako hau da: “Una idea pedagógica, como una práctica de las personas para aprender valiéndose de la tecnología. Es decir, el PLE lo conforma el entramado que cada persona crea en la red “materializado” en las herramientas que utiliza para crear su propio ecosistema de aprendizaje.”

 
Jarraian, http://edtechpost.wikispaces.com/PLE+Diagrams#wenmouth web gunean pertsona ezberdinek eraikitako PLE-ak ikusi ostean honakoak aukeratu ditut:

1.PLE-a: David Álvarez, My mobile PLE with Android
Aukeraturiko lehenengo PLE-a David Álvarez-ena da, eskema hau Smartphone mugikorrean oinarritzen da, ordenagailuak ia ez du presentziarik. Eskema hau hautatu dut, izan ere, gaur egun norberaren ikasketarako mugikorrek garrantzi handi hartzen ari direla islatzen duelako, nahiz eta oraindik jende ugarik mugikorren erabilerak nolako abantailak ekar ditzaketen ez jakin.  

Esan daiteke Daviden PLE-a Mobile-learning metodologian oinarritzen dela. M-learning-ak erabiltzaileari edonon eta edonoiz ikasteko aukera ematen dio; ikasketa eta ikaskuntza hori mugikorren bitartez egiten da (bigarren astean ikasi genuen bezala). Beraz, erabilpen malgua eta mugikortasun askea eskaintzen du ikasterako orduan, soilik sarerako konexioa behar da eta horrela nahi dugun guztia momentuan izan dezakegu.
M-learning bidezko ikasketa ikasleentzako eraginkorragoa izan daitekeen arren oraindik eskoletan Smartphonek ez dute inolako presentziarik. Esan daiteke hezkuntza gizartea baino pausu bat atzerago doala.

Hortaz gain, PLE batek izan beharreko aspektuak azaltzen dira: informazioa bilatzea (Google Reader eta Everpaper); berria sortzea edo eraldatzea (Dropbox, Ever Note eta Thinking Space); eta komunikatzea (Twitter eta Mustard).
Amaitzeko, esan beharra daukat, nire ustez PLE honetan mugikor baten bidez ikasteko erabili daitezkeen tresna batzuk falta direla, adibidez: YouTube, Skype edo Hangout.

 


2.PLE-a: Chris Sessums "Weblog Brainstorming" diagram
Chris Sessums-en PLE-a oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, gaiaren inguruan irakurritako dokumentuen ostean, pentsatzen dut PLE bat eraikitzerako orduan izan behar diren faktore edo aldagaiak kontuan hartzen dituela, hau da: edukia edo informazioa biltzea (testuak, irudiak, bideoak…), berria sortzea edo bildutakoa eraldatzea, komunikatzea eta kolaboratzea:

-Edukia edo informazioa biltzerako orduan (artikuluak, irudiak…) sarean aurkitzen dugun guztia ondo aztertu behar da jakiteko ea balio duen norberak erabili nahi duenerako. Gainera, garrantzitsua da aurkitutako guztia ulertzea eta ea azaltzen duena egia den frogatzea, bestela ez du ezertarako balio. 
-Edukia  sortzea edo eraldatzea. Bakoitzari interesatzen zaion informazioa aurkitu ostean bilaturikoa norberaren interesetara eta ezaugarrietara moldatzen da edo bestela berri bat sortzen da aurkituriko informazioaren ideiak kontuan izanda. Horrez gain, informazio berria sortzerakoan norberak dituen gaitasunak martxan jartzen dira, horietako bat erreminta digitalen erabilera da.

-Azkenik, eginiko lana sarean konpartitu eta komunikatu behar da gainontzekoek ikus eta erabil dezaten. Izan ere, ideia nagusiena sarean aurkitzen diren erabiltzaile guztiengandik ikastea da, beraz norberak eginikoa denekin konpartitzea funtsezkoa da kate hau ez eteteko.

-Horrez gain, garrantzitsua da erabiltzaile kolaboratzailea izatea. Hau da, jendeak dituen zalantzak argitzea, lan bat hobetzeko iradokizunak adieraztea edo norberaren ideiak konpartitzea beharrezkoa da, hau da, feedback bat egon behar da.

Azkenik, esan beharra daukat, irudia osoagoa izateko alderdi bakoitzean zer egin daiteken azaltzeaz gain atal bakoitza zein tresnarekin egin daitekeen jartzea komeniko litzatekeela.

 


 
3.PLE-a: Francesc Redondo - My PLE

Hautatu dudan azkeneko PLE-a Francesc Redondo-rena da. Hiruretatik gehien gustatu zaidana da, izan ere, uste dut osatuena dela.
Eskema honetan erabiltzailea erdigunean kokatzen da. Inguruan PLE batean beharrezkoak diren alderdiak edo atalak azaltzen direlarik: informazioa edo edukia bilatzea; bildutakoa kudeatzea; informazio berria sortzea edo moldatzea; komunikatzea. Atal hauen nondik norakoak bigarren PLE-an azaldu ditut.

Francesc Redondo-k atal bakoitza aurrera eraman ahal izateko behar diren tresnak aipatzeaz gain azpiatalak ere proposatzen ditu, esate baterako:

-Informazioa edo edukia bilatzeko: Google, Wikipedia…
-Bildutakoa kudeatzeko: Google Docs, Gmail…

-Informazio berria sortzea edo moldatzea: Prezi, Slideshare…
-Komunikatzea: Skype, Chat Google…

Are gehiago, aipatu nahi dut PLE baten aldagai nagusiena komunikatzea dela, hau da, norberak sorturikoa gainontzekoei erakustea beraien beharrizanetarako erabili ahal izateko. Ondorioz, nire iritziz atal honetan sare sozialen presentzia egotea ezinbestekoa da, gaur egun gizartean garrantzia handia baitute.

Bukatzeko, esan beharra daukat PLE honetan azaltzen diren tresna guztiak garrantzitsuak direla ikasleek sarean beraien ikasketa kontrolatzeko eta gestionatzeko.
 


Halaber, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

Agur!!

miércoles, 27 de noviembre de 2013

3.ASTEA (Creative Commons Lizentzia)

KAIXO!!

Hirugarren asteko jardueran nire blogari honako Creative Commons lizentzia jarri diot


Lizentzia honek honako ezaugarriak ditu:

-Reconocimiento: en cualquier explotación de la obra autorizada por la licencia hará falta reconocer la autoría.

-No Comercial: la explotación de la obra queda limitada a usos no comerciales.

-Sin obras derivadas: la autorización para explotar la obra no incluye la transformación para crear una obra derivada.


Halaber, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

Ondo segi

sábado, 23 de noviembre de 2013

2.ASTEKO 2.JARDUERA (M-learning esperientzia hezkuntzan)

Kaixo!!
 
Bigarren asteko bigarren jardueran honetaz hitz egin dut: hezkuntza esperientzia praktikak M-learning-arekin. Kasu partiko baten analisia eta balorazioa.
 
Eginikoa Slideshare programan argitaratu dut:

http://es.slideshare.net/IIparraguirre/2astea-hezkuntza-esperientzia-praktikak-mlearningarekin



Horrez gain, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

2.ASTEKO 1.JARDUERA (M-learning-aren analisia eta balorazioa)


Hona hemen M-Learning-aren inguruan egin ditudan ekarpenak:
  • Mobile-learning-ak ikaslean eta bere testuinguruan zentraturiko ikasketa bultzatzen du
  • M-learning-ak ikaslearen estilora eta erritmora egokituriko ikasketa pertsonalizatua eskaintzen du
  • Mobile learnig-ak erabilpen malgua duenez edozein momentutan eta lekutan ikasi daiteke
  • Ikasgelako espazioak ez du mugarik jartzen. Beraz, ikasleak erabakitzen du non eta noiz ikasi

Ekarpen horiek EHUMOOC ikastaroko foroan eta nire Twitter-ean ere irakur ditzakezue: @IratxeIparra

1.ASTEKO 2.JARDUERA (WEB 2.0-ko herramintak)

Kaixo!
 
1.asteko 2.jarduerako mapa kontzeptuala egiteko Mindomo programa erabili dut. Bertan WEB 2.0-ko herraminta ugari agertzen dira.


 




 
Horrez gain, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusgai duzue: @IratxeIparra
 
Ondo segi.

1.ASTEKO 1.JARDUERA (E-learning plataformak aztertzen)

Kaixo!

Lehenengo asteko lehendabiziko jarduera honetan Podcast baten bidez E-learning eta Moodle plataformaren azterketa egin dut.

Podcast-a Ivoox plataformara igo dut:
 
 
Gainera, EHUMOOC ikastaroko foroan ezntzungai duzue, baita nire Twitter-ean: @IratxeIparra


EHUMOOC IKASTAROA

Kaixo!!!
 
Hemen nauzue berriro ere, badakit aspalditik ez dudala ezer idazten eta sarrera zaharrak daudela, sentitzen dut. 
 
Oraingoan umeentzako nahiz gazteentzako aisialadiari eta eskolaz kanpoko jarduerei buruz ez dut hitz egingo.
 
Horren ordez, bloga EHUMOOC ikastaroan eginiko lanak argitaratzeko erabiliko dut eta sarrera horiei #EHUMOOC etiketa jarrriko dizkiet.
 
Era berean, egingo ditudan lanak ikastaroko foroan eta nire Twitter-ean ere  ikusgai izango dituze.

Nire Twitter-eko kontua: @IratxeIparra
 
Eskerrik asko, Iratxe.