Hasteko PLE-a zer den definitzea gustatuko litzaidake.
Hain zuzen, PLE siglek “Entornos Personales de
Aprendizaje” edo “Personal Learning Enviroments” adierazi nahi dute, hau da,
sistema bat da non ikasleek beraien ikasketen kontrola eta gestioa hartzen
laguntzen dien.
Gaur egun, PLE-ak garrantzi handia du mundu
akademikoan nahiz profesionalean. Horrez gain, era askotara definitu izan da,
bai ikuspegi teknologikotik eta baita ikuspegi pedagogikotik.
Jordi
Adell eta Linda Castañeda-ren ustetan PLE-a honako hau da: “Una idea pedagógica, como una práctica de
las personas para aprender valiéndose de la tecnología. Es decir, el PLE lo
conforma el entramado que cada persona crea en la red “materializado” en las
herramientas que utiliza para crear su propio ecosistema de aprendizaje.”
Jarraian, http://edtechpost.wikispaces.com/PLE+Diagrams#wenmouth web gunean pertsona ezberdinek eraikitako PLE-ak ikusi ostean honakoak aukeratu
ditut:
Aukeraturiko lehenengo PLE-a David Álvarez-ena da, eskema hau Smartphone mugikorrean oinarritzen da, ordenagailuak ia ez du presentziarik. Eskema hau hautatu dut, izan ere, gaur egun norberaren ikasketarako mugikorrek garrantzi handi hartzen ari direla islatzen duelako, nahiz eta oraindik jende ugarik mugikorren erabilerak nolako abantailak ekar ditzaketen ez jakin.
Esan daiteke Daviden PLE-a Mobile-learning metodologian oinarritzen dela. M-learning-ak
erabiltzaileari edonon eta edonoiz ikasteko aukera ematen dio; ikasketa eta
ikaskuntza hori mugikorren bitartez egiten da (bigarren astean ikasi genuen
bezala). Beraz, erabilpen malgua eta mugikortasun askea eskaintzen du
ikasterako orduan, soilik sarerako konexioa behar da eta horrela nahi dugun
guztia momentuan izan dezakegu.
M-learning bidezko ikasketa ikasleentzako eraginkorragoa izan daitekeen
arren oraindik eskoletan Smartphonek ez dute inolako presentziarik. Esan
daiteke hezkuntza gizartea baino pausu bat atzerago doala.
Hortaz gain, PLE batek izan beharreko aspektuak azaltzen dira: informazioa
bilatzea (Google Reader eta Everpaper); berria sortzea edo eraldatzea (Dropbox,
Ever Note eta Thinking Space); eta komunikatzea (Twitter eta Mustard).
Amaitzeko, esan beharra daukat, nire ustez PLE honetan mugikor baten bidez
ikasteko erabili daitezkeen tresna batzuk falta direla, adibidez: YouTube,
Skype edo Hangout.
2.PLE-a: Chris Sessums "Weblog Brainstorming"
diagram
Chris Sessums-en PLE-a oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, gaiaren
inguruan irakurritako dokumentuen ostean, pentsatzen dut PLE bat eraikitzerako
orduan izan behar diren faktore edo aldagaiak kontuan hartzen dituela, hau da: edukia
edo informazioa biltzea (testuak, irudiak, bideoak…), berria sortzea edo
bildutakoa eraldatzea, komunikatzea eta kolaboratzea:
-Edukia edo informazioa biltzerako orduan (artikuluak, irudiak…) sarean
aurkitzen dugun guztia ondo aztertu behar da jakiteko ea balio duen norberak
erabili nahi duenerako. Gainera, garrantzitsua da aurkitutako guztia ulertzea
eta ea azaltzen duena egia den frogatzea, bestela ez du ezertarako balio.
-Edukia sortzea edo eraldatzea.
Bakoitzari interesatzen zaion informazioa aurkitu ostean bilaturikoa norberaren
interesetara eta ezaugarrietara moldatzen da edo bestela berri bat sortzen da
aurkituriko informazioaren ideiak kontuan izanda. Horrez gain, informazio
berria sortzerakoan norberak dituen gaitasunak martxan jartzen dira, horietako
bat erreminta digitalen erabilera da. -Azkenik, eginiko lana sarean konpartitu eta komunikatu behar da gainontzekoek ikus eta erabil dezaten. Izan ere, ideia nagusiena sarean aurkitzen diren erabiltzaile guztiengandik ikastea da, beraz norberak eginikoa denekin konpartitzea funtsezkoa da kate hau ez eteteko.
-Horrez gain, garrantzitsua da erabiltzaile kolaboratzailea izatea. Hau da,
jendeak dituen zalantzak argitzea, lan bat hobetzeko iradokizunak adieraztea
edo norberaren ideiak konpartitzea beharrezkoa da, hau da, feedback bat egon
behar da.
Azkenik, esan beharra daukat, irudia osoagoa izateko alderdi bakoitzean zer egin daiteken azaltzeaz gain atal bakoitza zein tresnarekin egin daitekeen jartzea komeniko litzatekeela.
Hautatu dudan azkeneko PLE-a Francesc Redondo-rena da. Hiruretatik gehien
gustatu zaidana da, izan ere, uste dut osatuena dela.
Eskema honetan erabiltzailea erdigunean kokatzen da. Inguruan PLE batean
beharrezkoak diren alderdiak edo atalak azaltzen direlarik: informazioa edo
edukia bilatzea; bildutakoa kudeatzea; informazio berria sortzea edo moldatzea;
komunikatzea. Atal hauen nondik norakoak bigarren PLE-an azaldu ditut.
Francesc Redondo-k atal bakoitza aurrera eraman ahal izateko behar diren
tresnak aipatzeaz gain azpiatalak ere proposatzen ditu, esate baterako:
-Informazioa edo edukia bilatzeko: Google, Wikipedia…
-Bildutakoa kudeatzeko: Google Docs, Gmail…
-Informazio berria sortzea edo moldatzea: Prezi, Slideshare…
-Komunikatzea: Skype, Chat Google…
Are gehiago, aipatu nahi dut PLE baten aldagai nagusiena komunikatzea dela,
hau da, norberak sorturikoa gainontzekoei erakustea beraien beharrizanetarako
erabili ahal izateko. Ondorioz, nire iritziz atal honetan sare sozialen
presentzia egotea ezinbestekoa da, gaur egun gizartean garrantzia handia
baitute.
Bukatzeko, esan beharra daukat PLE honetan azaltzen diren
tresna guztiak garrantzitsuak direla ikasleek sarean beraien ikasketa
kontrolatzeko eta gestionatzeko.
Halaber, EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra
Agur!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario