Gaur egun, ez dugu aurkituko ia umerik eskolaz kanpoko jarduerarik egiten ez duenik, esate baterako: kirola (saskibaloia, futbola…), antzerkia, pintura, musika, dantza, hizkuntzak eta abar.
Eskolaz kanpoko jardueren aukeraketa, haurrak ikastetxe barruan azaltzen duen interesaren araberakoak izaten da, hala nola: abestea eta musika tresnak jotzea gustatzen bazaizkio musika eskolan apuntatuko da. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago haur bakoitzaren adinerako egokituta dagoen ikastaroak bilatu behar dituztela gurasoek, izan ere, hori egiten ez badute beraien seme-alaben interesa ez garatzeko arriskua dago.
Alde batetik, eskolaz kanpoko jarduerak egiteak onurak dakartza: interes berdinak dituzten haurrek elkarren artean erlazionatzen direlako eta ondorioz lagun berriak egiten dituztelako; ume bakoitzaren autoestima indartzen duelako…
Beste aldetik, ekintza hauek burutzeak ondorio txarrak ekar ditzake: haurrak eskolaz kanpoko jarduera guztiak egitera ez dira behartu behar, izan ere, beraien kabuz jolasteko, gurasoekin edo lagunekin egoteko denbora izan behar dutelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario