viernes, 21 de octubre de 2011

NOLA EGITEN DIRA MARMA SAREAK ETA MARMAK?

Gaur marma sare bat eta marma bat nola egiten den azalduko dut.

MATERIALA:

-Kola likidoa
-Kartulina beltza
-Zelo
-Errotulagailu gorria
-Guraizeak
-Kartoia
-Basurako poltsa
-Hari beltza edo urdin iluna
-Paper zuria


NOLA EGITEN DIRA?

Marma:

Lehenik eta behin, beltz koloreko kartulina zati bat hartu eta horrekin bola bat egin. Ondoren, kartoi zati batekin sei tira txiki egin, animaliaren hankak izango direnak, eta aurretik eginiko bolaren atzean jarri.

Marma bukatzeko paper zuria hartu eta bi borobil txiki egin eta gero errotulagailu gorriarekin gorriz margotu. Pausu hau amaitzerakoan aurretik eginiko bolaren gainean zeloz itsatsi. Azkenik, armiarmaren gorputzean hari beltz edo urdin iluna jarri, gero marma sarean lotzeko erabiliko dugu.

Marma sarea:
Lehenik eta behin basurako poltsa bat hartu, gero lurrean jarri eta kola likidoaz marma sarearen marrazkia egin. Ondoren, egun guztia mahai gainean lehortzen utziko dugu ondo gogortu arte.

Hurrengoko egunean, marma sarea gogortuta eta lehortuta dagoela konprobatu ondoren basura poltsatik askatuko dugu.

Amaitzeko, armiarma marma sarean lotuko dugu eta prest egongo da logelako atean edo lagun bati susto eder bat emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario