-Udaleku irekiak
-Udaleku itxiak
-Enjoy english
-Ingeles udalekuak
-Kale arte
-Gazte egonaldiak
-Atzerriko egonaldiak.
Txikienak beraien lehenetariko aisi esperientzia biziko dute. Nagusiagoek berriz, Euskal Herriko eta atzerriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukerak izango dituzte. Ondorioz, udaleku bakoitza adin zehatz batean zentratzen da.
Bestalde, udaleku hauek euskaraz nahiz ingelesez egingo dira. Gainera, irakasleak natiboak izango dira.
Egonaldiaren egunak udalekuaren araberakoak izaten dira, baina hala ere gehienetan ume txikiak egun gutxiago egoten dira eta ingeleseko kanpamentuetara joaten direnak egun gehiago.
Horretaz aparte, atzerriko egonaldiak familietan egiten dira, baina gero bertara joan diren gazte guztiak elkarrekin ingelesezko klaseak izaten dituzte eta ekintza ezberdinak burutzen dituzte.
Amaitzeko, liburuxka hauek eskoletan banatzen dira ikasleei.
Ene iritziz, esperientzia oso ona da udalekuetara joatea, zure adineko jendea ezagutzeaz gain etxetik kanpo egun batzuk pasatu eta beste txoko batzuk bisitatzen dituzulako. Halaber, ingeleseko kanpamentuetara joaten direnak hizkuntza hau hobeto hitz egiten ikasten dute.
Open publication - Free publishing - More udalekua
Hona hemen udaleku gehiagoren informazioa: http://www.gaztebizz.com/ActividadesYProgramas/subindex.asp?Tem_Codigo=290&ID=214&P=P6&Idioma=EU&gic=1
Hona hemen udaleku gehiagoren informazioa: http://www.gaztebizz.com/ActividadesYProgramas/subindex.asp?Tem_Codigo=290&ID=214&P=P6&Idioma=EU&gic=1
Oso blog ona Iratxe! Aurkezten dituzun ekintzak interesgarriak dirudite! Segi holan!
ResponderEliminar