viernes, 28 de octubre de 2011

KAFE FRANTSES BATEN

Adina: 3 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 4 (hobe gehiago)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein


JOLASAREN AZALPENA
Dantza egiteko jolas bat da. Jokalari guztiek ilara bat eginez biribila osatuko dute. Abesti osoa abesten duten bitartean mugimendu batzuk egin beharko dituzte. Kantua aurrera doan neurrian, geroz eta mugimendu zailagoak egin beharko dituzte:

• Hankak mugitu: abesti osoa abesten duten bitartean oinak kanporaldera mugituko dituzte, abestiaren erritmoari jarraituz. Lehengo eskuineko hanka eta gero ezkerrekoa mugitu behar dira, aurrerantz.
• Besoak mugitu: abesti osoa abesten duten bitartean eta oinen mugimendua errepikatuz, orain besoak zabaldu behar dituzte. Eskuineko oina mugitzerakoan eskuineko besoa zabalduko dute, eta ezkerreko oina mugitzerakoan ezkerreko besoa.
• Burua mugitu: abesti osoa abesten duten bitartean, eta oinen eta besoen mugimendua errepikatuz, burua alde batera eta bestera mugitu beharko dute. Eskuineko oina eta besoa mugitzerakoan burua eskuinerantz biratu behar da eta ezkerreko oina eta besoa mugitzerakoan burua ezkerrera biratu behar da.
• Aurrean dagoen lagunaren sorbalda heldu eta abestia abestu, aurreko mugimendu guztiak eginez.
• Gure aurrean dagoen lagunaren aurreko lagunaren sorbalda heldu eta abestia abestu, mugimendu guztiak errepikatuz.

• Ilaran hiru toki aurrerago dagoen lagunaren sorbalda heldu (horretarako biribila itxi egin beharko da), eta, atzean dagoen lagunaren izter gainean eserita, abestia abestu behar da, mugimendu guztiak (oinak, besoak eta burua) errepikatuz.

ALDAERAK
• UME TXIKIEKIN

Mugimendu batzuk zailak suertatzen bazaizkie, jolasa erraztu daiteke; batez ere, komenigarria da 4., 5. eta 6. mugimenduak aldatzea edo kentzea.
• MUGIMENDU GEHIAGO
Aipatutako mugimenduei beste batzuk gehitzen zaizkie zenbaitetan: aurrekoaren begiak eskuekin estali, aurrekoari belarrietatik heldu...



ESAMOLDEAK
KORROAN: Biribilean, kirrinkiloan, errondan.

GAITASUNAK
• JARDUERA LUDIKOA
Entzumenezko jokoa.
• JOKAERA KOGNITIBOAK
Sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz.
• TREBETASUN FUNTZIONALAK
Imitazioa: koordinazio erritmikoa orokorra.
• ALDERDI SOZIALAK
Kooperazio motako harremana.

INFORMAZIO SOZIOKULTURALA
Aisialdian lanean diharduten taldeek oso ezaguna dute abesti hau. Frantziatik heldutako doinu baten moldaketa eta itzulpena da. Doinua eta letra ikastea erraza denez, eta bukaera oso dibertigarria denez, adin guztietako lagunentzat da egokia.


ABESTIA
KAFE "FRANTSES" BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
KAFE "FRANTSES" BATE(A)N
MINUE DANTZATZEN
MINUE MINUE
MINUE "DANTZATZEN"
KAFE FRANTSES BATE(A)N
MINUE "DANTZATZEN"



Iturria: http://www.aisia.net/jolasak/animazio-jolasa/kafe-frantses-batean

No hay comentarios:

Publicar un comentario