miércoles, 4 de diciembre de 2013

4.ASTEKO 2.JARDUERA (PLEa zertarako?)

KAIXO BERRIRO ERE!!!
 
Argi dago, bakoitzak norberaren ikasketarako behar dituen eta egokiak diren tresnak hautatzen dituela. Nire kasuan, web-ean dauden tresna guztietatik batez ere nire PLE-a (ikasteko erabiltzen ditudan tresnak) jarraian azalduko ditudan tresnek osatzen dute:
Dohainik erabili daitekeen tresna bat da, nahiz eta mundu mailara ez den irekia. Hain zuzen, hodeian artxiboak gordetzeko zerbitzu multiplataforma da. Bertan erabiltzaileei informazioa karpetetan gordetzeko, konpartitzeko, sinkronizatzeko eta erabiltzeko aukera ematen die, hau da, Dropbox-a software bat da ordenagailu guztiak karpeta soil baten bidez elkarlotzen dituena. Guztia sarean gordetzen denez ordenagailuetan ez du inolako espaziorik okupatzen, ez da pen drive-k erabili behar eta artxiboak edozein lekutatik eta edonoiz zabal daitezke edozein dispositibo teknologiko erabiliz (Smartphon, iPhone…).
Ene ustez, tresna honen abantailarik hoberena kide bakoitzak eginiko lana eta aurkituriko informazioa partekatzerakoan eta ikusterakoan elkarrengandik ikasi daitekeela, beti ere, dokumentua gainontzekoekin partekatzen bada. Era berean, asko gustatzen zait erabiltzaileak nahi badu bere pribatutasuna mantendu dezakeela.  
 2-MOODLE     http://www.youtube.com/watch?v=pvbaCAReO9E
Plataforma birtual edo online hezigarri hau Martin Dougiamas australiarrak sortu zuen, hezkuntza arloan aukera asko eskaintzen ditu. Gainera, plataforma librea da, hau da, softwar librea dauka, ez da lizentziarik ordaindu behar erabili ahal izateko. Hala ere, plataformara sartzeko izena eta pasahitza behar da. Beraz, plataforma birtual honen bitartez egiten diren ikasketei E-learning deitzen zaio, hau da, erabiltzaileek hezitzaileek sorturiko ikastaro online-tan parte hartzen dute ikasketa birtuala eginez.
Plataforma hau Unibertsitateez gain Bigarren Hezkuntzan eta Batxilerrean ere erabiltzen dute: irakasleak igotako apunteak irakurtzeko, foroetan eztabaidak sortzeko, lanak igotzeko eta abar. Ene iritziz, oso tresna baliagarria da norberaren ikasketarako eta modu berean plataforma barnetik ondo egituratuta dagoelako. 
 3-GMAIL
Gmail Googlek eskaintzen duen posta elektroniko zerbitzua da. Erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar doakoa da, nahiz eta erregistratu egin behar zaren. Mezuak gordetzeko kapazitate handia eskaintzeaz gain norberaren kontaktuekin hitz egiteko chat-a erabil dezakezu. Modu berean, honako erraztasunak eskaintzen dizu: mezuak taldetan bildu, kontaktuen taldetxoak egin, chat-eko historiala gordetzea, mezu zaharrak aurkitzeko bilatzailea, mezu garrantzitsuenak markatzea, etiketak jartzea…
Nire ustez, tresna hau oso erabilgarria da edozein adinetako pertsonentzako. Halaber, ez diot inolako desabantailarik aurkitzen, ene ustez guztiak abantailak dira:
-     Etiketen bidez nire mezuak antolatzea ondo etortzen zait, izan ere, egunean zehar mezu ugari jasotzen ditut.
-     Gmail kontua izaterakoan Google-ko beste zerbitzuetarako balio izateaz gain YouTube-rako edo Blogger-erako ere balio dit. Horrela ez daukat zertan kontu ugari eduki beharrik.
 
 4-YOUTUBE
YouTube 2005ean Pay Pal-eko hiru langilek sortu zuten. Doako tresna bat da non erabiltzaileek edozein gairen inguruko bideoak online ikusteko, igotzeko eta gainontzekoekin konpartitzeko aukera duten. Bestalde, orrialde honetan izena eta pasahitza soilik bideoak igotzeko behar da eta gainera bideo pertsonalak igotzea oso erraza da. 
Bideoen gaiei dagokionez, edozein motatakoak aurki daitezke: entretenimendukoak, hezigarriak, adituen erreportajeak, telesailak, tutoretzak…
Ene iritziz, esango nuke nire PLE-rako oso garrantzitsua den tresna dela, zerbait ez dakidanean berehala bertara jotzen dudalako. Modu berean, pentsatzen dut informazioa era bisualagoan egoterakoan arreta eta interes gehiago ipintzeaz gain irudiek azalduriko edukia errazago ulertzen laguntzen duela. 

 
Aurkezpenak modu dinamiko eta erakargarri batean egiteko aplikazio multimedia bat da, Microsoft Office PowerPoint-en antzekoa. Gainera, tresna honek informazioa eskema eran antolatzeko aukera ematen du.
Horrez gain, Prezi dohain erabil daiteke soilik norberaren erabiltzailea eta pasahitza jarriz, beti ere internetera konektatuta egonda. Hala ere, tresnaren hainbat modalitate ordaindu egin behar dira, esaterako: nahi dituzun online lanak babesteko nahiz ezkutatzeko; materiala gordetzeko kapazitate gehiago izateko…
Ene ustez, Prezi-ren abantailarik hoberena entzuleen arreta erraz bereganatu daitekeela da, hain zuzen, aurkezpenak mugikortasun handia dutenez beraien interesa errazago erakartzen da. Aitortu beharra daukat orain dela gutxi arte beti PowerPointa erabiltzen nuela, baina gutxinaka Prezi erabiltzen hasi naiz.
 

6-WIKIPEDIA          http://www.youtube.com/watch?v=IfhVI0L8vuk
Wikipedia sarean aurkitu dezakegun entziklopedia librea da. Erabili ahal izateko ez da ezer ordaindu behar, doakoa da. Bertan edozein gairen inguruko informazioa aurkitzeaz gain informazio bera hizkuntza ugaritan irakurtzeko aukera dago. Horrez gain, edozein erabiltzailek sorturiko edo moldaturiko informazioa igo daiteke, honek elkarrengandik ikasteko aukera bultzatzeaz gain erabiltzaileek sortzen duten entziklopedia da.
Niretzat ezezaguna den gai baten inguruko informazioa aurkitu nahi dudanean lehendabizi iturri honetara jotzen dut, ideia orokor bat egiteko. Hala ere esan dezaket, batzuetan bertan aurkitzen den informazioa ez dela oso fidagarria, izan ere, edozeinek edozer igo dezakeenez inolako kontrolik gabe batzuetan idatzitakoa ez da egia izaten. Beraz, nire gomendioa da Wikipedia modu kritiko batez eta soilik gai baten inguruko ideia nagusiak zeintzuk diren ulertzeko erabiltzea.   
 
Goian aipaturiko tresna guztiak nire ikasketetan gehien erabiltzen ditudanak dira. Beste aldetik, gutxien erabiltzen ditudanak sare sozialak direla esango nuke, hain zuzen: Facebook edo Twitter, hauek nire entretenimendu pertsonalerako soilik erabiltzen ditut.
Jarduera honen bitartez gainontzeko ikaskideen PLE-ak nolakoa diren ikusteko aukera izango dut eta agian ondoren nirea moldatu dezaket. Horrez gain, adierazi nahi dut ikastaro honetan erabiltzen ari garen tresna berriak (Mindomo, Ivox…) agian aurrerago nire PLE-aren barnean egongo direla.
 
EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra

GERO ARTE!!

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario