Aurreko entradaren harira bideo hau aurkitu dut sarean. Bertan, gazteek beraien aisialdia azaltzen dutenez oso interesgarria iruditu zait hausnarketa bat egiteko horren inguruan.
Bideoan agertzen diren guztiek iritzi bera dute denbora librearen inguruan, hau da, denbora hori gustatzen zaien zerbait egiteko dela. Hala ere, nire iritziz batzuetan gurasoen iritziak eragina du ekintzak aukeratzeko orduan, izan ere, jarduera batzuei garrantzi gehiago ematen diete, esaterako: ingelesari.
Horrez gain, dokumentalean ikus daiteke umeek nahiz gazteek eskolara joateaz gain beraien denbora librean ekintza asko egiten dituztela (kirola, hizkuntzak, musika…), hala ere gehienak pozik bizitzeaz gain uste dute jolasteko, ondo pasatzeko edo lagunekin egoteko denbora badutela. Ordea, beste batzuek eskolaz kanpoko jardueraren bat utzi behar izaten dute apenas ez dutelako denbora librerik.
Halaber, denbora libre gutxi edukitzerakoan geratzen zaien tarte apurra lanak egiteko erabiltzen dute. Gainera, arratsalde guztian zehar ekintza ezberdinak egiten egoten direnez nekatuta amaitzen dute eta ondorioz batzuetan beraien eskola errendimendua jaitsi egiten da.
Bestalde, gazteek beraien denbora librea gaztelekuetan igarotzen dute, aldiz, haurrek ludoteketan, haur liburutegietan eta abar. Hala ere, esan beharra dago herrietan haurrentzako espazio gehiago daudela gazteentzako baino.
Horretaz aparte, gazte askok beraien denboraren zati bat ordenagailuekin (tuenti, facebook…), mugikorrekin, telebistarekin edo bideo jokoekin igarotzen dute. Gainera, esaterako gazte batzuek ordenagailuko pantaila karratuaren aurrean, lagunekin hitz egiten edo jolasten, ordu asko igarotzen dute gurasoen inolako kontrolik gabe. Ene ustez, adin batetik aurrera izan behar dute mugikorra, ordenagailua edo bideo jokoak ez txikitatik, izan ere, ez baitute behar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario