domingo, 11 de diciembre de 2011

ARMIARMA SAREA

Gaur azalduko dudan jolas hau edozein unetan erabil daiteke norberaren autoestima igotzeko, esate baterako nik asteburu honetan nire aisialdi taldearekin egin dut. Hala eta guztiz ere, jolasa burutzeko beharrezkoa da partaideak elkar ezagutzea eta gutxienez zazpi urte baino gehiago izatea.

ADINA: zazpi urtetik aurrera

KOPURUA: komenigarria da bi pertsona baino gehiago izatea

MATERIALA: arkatza, orriak, kaxa bat eta harizko bola bat

ESPAZIOA: edozein


JOLASAREN AZALPENA:

Ume guztiek borobil bat egin eta jesarri egingo dira. Ondoren, paper batean beraien izena idatziko dute eta borobil erdian egongo den kaxan sartuko dute.

Aurreko paragrafoan aipatutako guztia burutu eta gero begiraleak papertxoak kutxa barruan nahasi eta partaide bakoitzari bat emango dio, beti ere norberari berea eman gabe. Ondoren, egokitu zaien papertxoaren atzean tokatu zaien pertsonari buruzko bi adjektibo on edo positibo idatzi beharko dituzte.

Partaide guztiek ekintza amaitu ostean, begiraleak zozketa baten bitartez jolasa nork hasiko duen erabakiko du.

Jokoa hasten duen pertsonak hariaren hertzetik heldu eta tokatu zaion pertsonaren izena eta bere adjektibo positiboak zeintzuk diren esan ondoren hari bola berari pasatuko dio. Jolasak modu horretan jarraituko du pertsona guztien izenak atera arte.

Azkenik, borobilaren erdian armiarma sare bat geratuko da eta pertsona bakoitzak hasieran bere izena idatzi duen orritxoa berreskuratuko du, baina oraingoan berari buruzko adjektiboekin.




Hurrengoko liburu honetan jolas gehiago aurkitu dezakezue:

jueves, 8 de diciembre de 2011

GOAZEN ESKIATZERA

Umeek neguan eskiatzera joan daitezke. Hona hemen interneten bilatu dudan artikulu bat:

No hay una edad determinada, aunque si hay algunos aspectos que nos pueden orientar sobre cuál es el momento.

El principal objetivo de un niño en el esquí es la diversión, el juego y la realización de ejercicio físico al aire libre con su familia o amigos.

La edad de inicio se aproxima a los 3 o 4 años, pero esto depende de las habilidades del niño, de su madurez y el grado de desarrollo psicomotor, dándose en muchos casos, que el niño pueda empezar a dar sus primeros “pasitos” con los esquís en torno a los dos años.

Para que un niño se inicie en el esquí debe tener un mínimo de fuerza, para poder llevar las notas con los esquís, que tienen un cierto peso, y un equilibrio suficiente que les permita sujetarse con una pierna.

Beneficios del esquí en los niños

Bajo la premisa de seguridad, el profesor o entrenador de esquí ayudará a los niños en diferentes aspectos:

-Aspecto lúdico: La actividad debe realizarse como un juego, se trata de pasárselo bien, hacer amigos y aprender un deporte nuevo que se realiza en la naturaleza.

-Aspecto saludable: en la vertiente física, psíquica y social.

Físicamente: Adquisición y mejora de las habilidades y destrezas motoras, mejora de la noción y percepción espacio-tiempo ( se realiza una actividad en plena naturaleza con diferentes condiciones ambientales), coordinación óculo-manual, mejora de la coordinación general e independencia de piernas y brazos (realizará combinaciones de movimientos de diferentes partes del cuerpo de manera independiente y con un objetivo común.

Psicológicamente: La pertenencia a un grupo con unos mismos intereses, el aprendizaje de reglas, técnicas de esquí, genera una mejora de la autoestima en un corto espacio de tiempo (“guau!,soy capaz de bajar esa montaña a tope!!”).

Socialmente: Convivencia con niños de su edad, cumplir las obligaciones sociales respecto a los demás y el respeto a la disciplina del grupo. El niño debe presentar la madurez emocional suficiente para aceptar las instrucciones del profesor o entrenador.


 



Iturria: http://www.miticoclub.com/index.php?option=com_k2&view=item&id=32:a-qu%C3%A9-edad-puede-empezar-mi-hijo-a-esquiar??&Itemid=26

domingo, 4 de diciembre de 2011

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

Gaurko sarrera honetan Eureka! Zientzia Museora txango bat egitea proposatzen dizuet. Izan ere, zientziak adinik ez izateaz gain museo honetan zientzia modu dibertigarrian ezagutzeko aukera daukazue.

Museoa, adin guztietara egokituta dago. Esate baterako, gazteentzako nahiz haurrentzako tailer ezberdinak daude. Gainera, ekintza horiek burutzeko lau hizkuntza dituzu aukeratzeko: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesera. Horrez gain, tailer gehiek 50minutu irauten dute eta begirale baten laguntzaz egiten dira.


URAREN ZIKLOA


HELBURUAK:
1. Uraren propietateak eta hiru egoera fisikoekin duen erlazioa ezagutzea.
2. Egoera konplikatuetan parte hartzeko eta horiek ebazteko motibatzea, ingurumenaren aldeko jarduera egokietatik abiatuta.
3. Ikasleak ura gehiegi kontsumitzeari eta uraren poluzioari buruz sentsibilizatzea.
4. Taldeko jardueretan parte hartzea, portaera arduratsua, kooperatiboa, solidarioa eta eraikitzailea izanik.

EDUKIAK1AK:


1. Uraren propietate batzuk identifikatzea, esperimentu errazen bidez.
2. Uraren zikloa. Uraren egoera fisikoei behatzea eta haiek egiaztatzea.
3. Ura balioestea, ondasun urri gisa, eta modu arrazionalean erabiltzea.

LABURPENA:


Tailer honetan esperimentu errazak egingo ditugu uraren propietate fisiko-kimikoak identifikatzeko. Uraren zikloa osatzen duten prozesuak ikusiko ditugu, baita bizitzarako duten garrantzia ere, eta, horrez gain, uraren erabilerarekin, kontsumoarekin eta poluzioarekin erlazionatutako ingurumen-arazoak aztertuko ditugu


Hurrengoko helbide honetan, Eureka! Zientzia Museoak 2011/12 ikasturterako prestatu dituen tailer gehiago ikus daitezke:

http://www.eurekamuseoa.es/images/stories/AreaEducativa/Oferta_2011_12_eusk.pdf

viernes, 2 de diciembre de 2011

NOLA KONTATU IPUINAK HAURREI?

Gaurko sarreran blog batean ipuina nola kontatzen diren aurkitu dut, ondorioz bilatutako informazioa zuekin konpartitzea erabaki dut.

Haurrei asko gustatzen zaizkie ipuinak entzutea, horregatik kontalariak ipuinak irakurri edo kontatu ditzake. kontatutako ipuinak esanahia sinpleagoa izango du, egitura konplexuak alde batera usten direlako. Bestaldetik, hitzez hitz irakurritako ipuinak abantaila emango dio haurrari, honek ipuina beste batean hartu dezakeelako berriz irakurtzeko. Azken batean, bai ahoz, bai hitzez hitz kontatzeak onurak ematen dizkio haurrari.

Hori dela eta, hurrengo pausuak kontuan hartzea komenigarria litzateke:

1.- IPUINA ONDO AUKERATU

Lehenengo eta behin, ondo aukeratu behar da kontatzera goazen ipuina. Ipuin- kontaketa komunikazio- jarduera denez, kontalariak ipuin egokia aukeratu behar du, norberaren emozioa dastatu ahal izateko.


2.- LEKUA
Ipuina espazio jakin batean lekutu behar da, zeren ez da berdina izango adibidez, ekintzak klasean gertatzea edo mendian. Hau da, ipuinak bere giroa behar du.


3.- ISILTASUNA
Isiltasunak garrantzi handia du, umeek ipuinaren zain isilik egon behar direlako eta entzuten ikasi behar dutelako.


4.- KONTATZEKO ERA
Honetan sei ezaugarri hartzen dira kontuan: apaltasuna, mugimendu logikoa, gorputza, erritmoa,keinuak eta aurpegia. Azkenengo biak garrantzi handikoak dira ipuina entzuten dagoenak, kontalariak egiten dituen keinuak eta jartzen dituen aurpegien arabera istorioa modu batean edo bestean ulertuko duelako.


Hauek dira ipuin bat kontatzerakoan kontuan hartu beharrekoak. Azken batean, ipuin bat ondo kontatzeak onurak ekartzen dizkio bai kontalariari, berak kontatuko istorioa besteen gustukoa izan delako, bai haurrari, kontakizuna bizi izan duelako.

Iturria: http://haurrentzakoipuinak.blogspot.com/2007/10/nola-kontatu-ipuinak-haurrei.html


Horretaz gai, irakasle batek beraien bost urteko ikasleei ipuin bat nola kontatzen dien aurkitu dut, nahiz eta erdaraz egon merezi du bideoa ikustea.



Bestalde, hurrengoko orrialde honetan umeentzako nahiz gazteentzako ipuinak entzun ditzazkezue. 
http://etxegiroan.com/gazteak_euskara.php

jueves, 1 de diciembre de 2011

BALOIAREKIN KORRIKA


Adina: 5 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 4 (hobe gehiago)
Materiala: Baloia
Espazioa: Edozein



JOLASAREN AZALPENA:


Erdian nor geratuko den zozketatu ondoren, jokalari guztiak biribilean jarriko dira. Erdiko laguna eserita egongo da eta biribilekoak, berriz, zutik.

Baloia eskuz esku pasatzen hasiko da erdiko jokalaria, begiak itxita dituelarik, hogeitik behera zenbatzen duen bitartean (20, 19, 18...). Zenbaketa isilean egingo du biribileko jokalariek ez entzuteko moduan. Hamarrera iristerakoan beso bat luzatuko du "KO" ozenki esanez, eta hortik behera zenbatzen jarraituko du (9, 8, 7...); ondoren bostera iristerakoan, beste besoa luzatuko du "RRI" ozenki

 esanez eta, azkenik, zerora iritsi bezain pronto bi besoak buru gainean jarriko ditu eta txalo eginez "KA" oihukatuko du. "KA" esan duen unean balopia zuen biribileko jokalaria lurrean eseri egin beharko da, hankak luzatuta.

Jolasa errepikatuko da pixkanaka-pixkanaka biribileko jokalari guztiak eserita gelditu arte. Oso garrantzitsua da baloia eskutik eskura pasa behar dela ohartaraztea, hau da, ezin dela baloia bota. Beraz, biribileko bi lagunen artean norbait eserita badago, honen hankaren gainetik salto egin behar da baloia hurrengo jokalariari eskura emateko.

Oso talde handiak baditugu bi baloi erabil daitezke. Honela ez da jolasa gehiegi luzatuko, eta biribilekoek ez dute hainbeste itxaron beharko baloia beren eskuetatik pasa arte.


 ALDAERAK:


Oso talde handiak baditugu bi baloi erabil daitezke. Honela ez da jolasa gehiegi luzatuko, eta biribilekoek ez dute hainbeste itxaron beharko baloia beren eskuetatik pasa arte.

ESAMOLDEAK:

• HUTS EGIN
Gaizki egin, kale egin.
• KORROAN:
Biribilean, kirrinkiloan, errondan.
• BETE IZAN:
Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, (jolas honetan erdian dagoena).

GAITASUNAK

• JARDUERA LUDIKOA
Mugimendu eta adimen estrategiako jolasa.
• JARDUERA KOGNIKTIBOAK
Sentipen-mugimenduzko jokaera: errepikapena. Eragiketa jokaera konkretua: arrazoibide konkretua.
• TREBETASUN FUNTZIONALAK
Ikerketa: lekualdatzea eta oratzea Eraginkortasuna: trebetasuna eta lastertasuna
• ALDERDI SOZIALAK
Bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

INFORMAZIO SOZIOKULTURALA

Jolas hau gaur egun oso ezaguna da haurren artean. Nahiko jolas berria dela esan daiteke, orain dela 20 urte modan jarria. Talde handietan jolasteko oso aproposa da, oso azkarra delako; gainera inor ez da baztertuta gelditzen, eseritzen direnek ere garrantzi handiko zeregina betetzen baitute jolas honetan. Oso jolas dibertigarria da tentsioa denbora guztian mantentzen delako. Izen ezberdinekin ezaguna da; BONA da izenik ezagunena, baina dena den edozein hitz erabil daiteke.



Iturria: http://www.aisia.net/jolasak/baloi-jolasa/baloiarekin-korrika