Kaixo!!!
Azkeneko aste honetan egokitu zaidan jarduera MOOC-ei buruzko hausnarketa
bat egitea izan da.
Bosgarren
asteko lehendabiziko ariketan azaldu nuen bezala MOOC-ak Massive Online Open
Course-ak dira. Esan daiteke, MOOC batek izan beharreko ezaugarriak lau horiek
direla (Masiboa, Online, Irekia eta Kurtsoa). 2008an sortu zen fenomeno honek
hezkuntza munduan ikasteko era berri bat bultzatu zuen.
MOOC-ak dituen
ezaugarriak direla eta munduko edozein pertsonak edonon eta edonoiz ikasi
dezake, soilik Interneterako konexioa behar da. Horrela, norberari interesatzen
zaion edukiaren inguruko materialak ikusi (bideoak), entzun (podcastak) edo
irakur (testuak) daitezke inolako arazorik gabe. Material hauek edukia ulertzen
laguntzen dute.
Partaideei
dagokionez, denek ez dute zertan material guztiak erabili behar, bakoitza bere
ikasketaren jabe denez interesatzen zaiona bakarrik erabiltzeko eskubidea dauka.
Horrez gain, MOOC-ak ikasketa esanguratsua bultzatzeaz
gain ikaskuntza prozesua ikasleetara egokitzen duenez, ikaslea berak ikasteko
duen erritmoa kontuan hartuz bere buruari lana egiterako orduan behar dituen pautak
jartzen dizkio, ikasteko erritmoa norberak ipiniz. Beraz, ikasle bakoitzaren
erritmo ezberdinak errespetatu egiten dira.
MOOC-aren
ezaugarririk garrantzitsuena konektibismoa dela esango nuke, hain zuzen, beste
partaideengandik ikastea. Esan daiteke ikasleen parte hartzea funtsezkoa eta
beharrezkoa dela kurtsoa aurrera eramateko, honen filosofia bata
bestearengandik ikastea delako. Hori dela eta, bakoitzak eginiko e-aktibitateak
gainontzekoekin partekatzea komeni da sare sozialen edo foroen bidez.
Ondorioz,
gainontzekoen lanak ikusiz norberarena hobetzeaz gain ideia berriak ezagutzeko,
zalantzak edo arazoak plazaratzeko eta laguntza emateko aukera paregabea
eskaintzen du (irakaslearen parte hartzea egon gabe). Kideengandik ikasterakoan
pentsatzen dut norberarentzako erakargarriagoa eta esanguratsuagoa izan
daitekeela.
Azkenik, irakasleari dagokionez bere rola
dinamizatzailearena da, hau da, bigarren plano batean mantentzea. Bere helburua
jakintzaren oinarria plazaratzea eta ikasleei ahalik eta neurri txikienean
laguntzea da, ikasleei askatasun osoa utziz era autonomo batean beraien
ezagutzak eraikitzeko.
MOOC bat
arrakastatsua izateko, lehenik eta behin lau ezaugarriak ondo bete behar ditu: Masiboa, Online, Irekia eta Kurtsoa. Kurtso honetan interesa duen edozein
pertsonek parte har dezake.
Lau ezaugarri
horiez gain, ene iritziz honako puntuak ere bete beharko lituzke:
-Bideo eta
podcast laburrak. Horrela partaideen arreta handiagoa da, izan ere, luzeak
izaterakoan aria galtzeaz gain aspertzea eragin dezake. Gainera, pentsatzen dut
informazioa era bisualago batean hobeto ulertzen dela testu batean baino.
-Sare sozialen
eta foroen presentzia. Partaideek nahi duten guztia gainontzeko kideei
plazaratzeko (ideiak, zalantzak…) eta besteengandik ikasteko aukera paregabea eskaintzen
dutelako.
-Erabilitako
materiala doakoa izatea. Horrela edozeinek eskura dezake, baita diru arazoak
dituenak ere. Modu berean, materialak edonon eta edonoiz erabiltzeko aukera
izatea garrantzitsua da, erabiltzailea ez duelako mugatzen eta norberaren
ikasketa antolatzeko erraztasuna eskaintzen duelako.
-Kurtsoak
plangintza erakargarri bat izatea. Horrela ikasleak gehiago motibatuko dira eta
bertan gogotsu hartuko dute parte. Halaber, bakoitzaren erritmoa errespetatzea
nahitaezkoa da.
Goiko paragrafoetan esan dudanaz gain galdera honen inguruan hau gehituko
nuke:
Sare sozialek eta foroek erabiltzaileen artean etengabeko komunikazioa
egoteko garrantzia handia dute, honek partaideen ezagutzak, zalantzak nahiz
iritziak gainontzekoei adierazteko aukera ematen dutelako. Horrela, denengandik
ikasterakoan norberak bere ikaskuntza eraiki dezake.
Modu honetan norberak
duen interes berdina duten jendearekin hitz egiteko aukera ematen dute, esaterako
Twitter-ean “#hasthag” erabiliz.
Horrez gain, MOOC-en inguruko hausnarketa EHUMOOC-eko foroan eta nire Twitter-ean ere ikusi dezakezue: @IratxeIparra